Menú

2013/02/13

IHAUTERIAK/CARNAVALES

Hauek dira andereño baten argazki kamaratik ataratako ihauterietako argazkiak.
Estas son las fotos de Carnavales sacadas desde la cámara de fotos de una andereño.

2013/02/08

IHAUTERIAK 2013/CARNAVALES 2013

Gaur goizean Ihauteriak ospatu ditugu El Casalen. Lehenengo orduan ikasle guztiek bere gelan mozorroa jantzi eta aurpegia margotu dute. Hamarrak inguruan taldez talde gimnasioan gelako argazkia atara dugu, baita ziklokoa ere eta bukatutakoan aterpe handian zikloka dantzak egin ditugu. Horren ostean, eta eguraldiari aurre eginez Ikastetxe osoa Frontoira abiatu gara txokolate beroa hartzeko eta ikuskizuna ikusteko asmoarekin. Euria harrapatu gaitu baina halere ondo heldu gara eta han barruan primeran pasa dugu. Bukatutakoan ikasle batzuk etxera joan dira zuzenean eta besteak irakasleekin eskolara bueltatu dira. Mil esker ikastetxean eta bidetik lagundu gaituzuen guztiei eta mozorroak egiten egon zareten guztiei. Argazkietan mozorroak egiten egon direnen argazki batzuk ageri dira.
Hoy por la mañana hemos celebrado los Carnavales en El Casal. A primera hora tod@s l@s alumn@s han subido a sus clases a ponerse el disfraz y pintarse la cara. Sobre las diez hemos sacado la foto de curso y ciclo en el gimnasio y al acabar hemos bailado por ciclos el baile preparado en el aterpe grande. Después, y haciendo frente al mal tiempo, nos hemos dirigido hacia el frontón para tomar chocolate caliente y ver el espectáculo de payasos. Nos ha pillado la lluvia pero hemos llegado bien y nos lo hemos pasado genial. Al finalizar el espectáculo, un@s alumn@s se han ido a casa directamente y l@s demás han venido junto a las andereños y maisus al colegio. Muchas gracias a tod@s l@s que nos habéis ayudado en el colegio y en el camino y a  l@s que han ayudado a preparar los disfraces. Ést@s últim@s tienen alguna foto.

2013/02/05

GUGGENHEIM

Gaur goizean LH-ko 1. zikloko umeak Guggenheim museora bisita egitera joan gara. Primeran pasa dugu museoa bisitatzen ta bukatzeko arte lanen tailerra egin dugu. Argazkietan ikusgai dituzue gure janari arte lanak.
Hoy a la mañana l@s alumn@s del primer ciclo de EP hemos ido a visitar el museo Guggenheim. Lo hemos pasado genial visitando el museo y haciendo el taller de obras de arte. En las fotos veréis nuestro taller de obras de arte de comida.

2013/02/04

SANTA AGEDA

Gaur goizean Santa Ageda abestera atara gara eskola osoa. LH-k Sanfuentes, udaletxea eta eskolan abestu dugu eta HH-k udaletxean eta eskolan. Euri zaparrada txiki bat izan dugu bidetik ta Sanfuentesen baina ez gara kikildu ta abesten jarraitu dugu. Hor dauz argazkiak.

Hoy a la mañana hemos salido todo el colegio a cantar Santa Águeda. Educación Primaria hemos cantado en Sanfuentes, ayuntamiento y colegio e Infantil en el ayuntamiento y colegio. Hemos tenido algo de lluvia por el camino y en Sanfuentes pero eso no nos ha acobardado y hemos seguido cantando. Ahí van las fotos.

SARIA/PREMIO

Ekitaldiaren argazki gehiago.
Más fotos del día del premio.