Menú

2013/03/26

PINTXO EGUNA

Barikuan Pintxo Eguna ospatu genun Ikastetxean. Gela bakoitzak pintxo bat aukeratu zuen egiteko, gero mota horretako 60 pintxo egin ta bukatzeko patioan danon artean jan genituen. Lana ikaragarria izan zen ta emaitza ezinhobea. Hor dituzue pintxoak. Arratsaldean 3 neska kirolarien bisita eduki genun ta gimnasioan galderez bonbardeatu genituen. Triathloialari bat, eskubaloiko jokalari bat ta ultra trailak, mendi lasterketak, egiten dituen neska bat. Jessica Rodriguez, Marta Belloso ta Lydia Gomez hurrenez hurren. Oporrak hartzeko primerako bukaera. Bueltararte!!!
El viernes celebramos el Pintxo Eguna. Cada clase eligió un pintxo, elaboró 60 y para finalizar nos los comimos entre tod@s en el patio. Hubo mucho trabajo pero el resultado fue inmejorable. Ahí están los pintxos. Por la tarde tuvimos la visita de tres chicas deportistas y les bombardeamos de preguntas en el gimnasio. Una Triathleta, una jugadora de balonmano y una corredora de Ultra Trail.  Jéssica Rodríguez, Marta Belloso y Lydia Gómez respectivamente.Un buen final para coger vacaciones. Hasta la vuelta!!!

KORRIKA 18

Hona hemen Korrika 18ko argazki bilduma. Dantza entsaioak, Korrika Txikia ta dantza bera. Gero Korrika 18ko bideoa ikus dezakezue jarraian, horra irakasle, ikasle ta guraso batzuk animatu ginen korrika egitera. 4,21 minututik aurrera onena dator.
Aquí están las fotos de la Korrika 18. Los ensayos del baile, la Korrika Txikia y el baile. A continuación os dejo el vídeo de la Korrika 18 a la cual nos animamos un@s profesor@s, alumn@s y amatxus y aitatxus. Lo mejor está a partir del minuto 4,21.
 



2013/03/20

2 URTEKO GELAN URTEBETETZEAK/CUMPLEAÑOS AULA DE 2 AÑOS

Hemen daukagu gure gelako nagusienetariko baten argazkiak. Oso ondo pasatu dugu urtebetetzea ospatzen. Bapo jarri gara, amak egindako txokolatezko pastela. Ze goxoa zegoen!. Eta ze pozik dagoen koroa jarrita. Ez ahaztu koroa etxera eramaten!. 
Aquí tenemos las fotos de una de las más grandes de clase. Lo hemos pasado chupi,  celebrando el cumple. Nos hemos puesto muy bien  comiendo el pastel de amatxu. ¡Qué bueno estaba!. Y , ¡qué  contenta estaba con la corona puesta! ¡No se te olvide llevar la corona a casa!
Marije.

ESKU PILOTAKO TOPAKETAK/


Gallarta Pelotazale elkarteak esku-pilotan hasteko ikastaroak emango ditu, Abanto-Zierbena udalerriko eskoletako pilotariak erakartze aldera. Horretarako, ikastaroak ikastetxe guztietara begira antolatuko dira (El Casal, Buenos Aires, Etorkizuna Ikastola eta Askartza-Isusi).
Ikastaroen iraupena astebetekoa izango da, bi egunetan banaturik.
(Proposatutako datak) 4 asteko iraupena:
1. astea (apirilaren 9a eta 11): El Casal
2. astea (apirilaren 16a eta 18) : Buenos Aires
3. astea (apirilaren 23 eta 25) : Ikastola Etorkizuna
4. astea (apirilaren 30 eta maiatzaren 2a) : Askartza Isusi

Ikastaroa 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat antolatu da (Lehenengo Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara), eta eskolaz kanpoko ordutegian emango da, 16:30etik 18:00etara, ikastetxean bertan (Askartza-Isusiren kasuan, frontoian).

Izena emateko (doan) zenbait modu:
Ikastetxean bertan
Mezu elektronikoa igorrita gallartapelotazale@gmail.com helbidera
685 75 24 98 telefono-zenbakira deituta

Izen-abizenak, ikastetxea, adina, ikasturtea, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia.
Informazio gehiago hurrengo estekan. INFORMAZIOA



Gallarta Pelotazale realizará unos cursos de iniciación al deporte de la pelota mano, con el fin de la captación de pelotaris escolares en todo el municipio de Abanto-Zierbena, para ello enfocaremos estos cursos en todos los colegios (El Casal, Buenos Aires, Ikastola Etorkizuna y Askartza Isusi).
La duración de los cursos por centro será de 1 semana, en un periodo de dos jornadas.
Semana 1 (9 y 11 de Abril) : El Casal
Semana 2 (16 y 18 de Abril) : Buenos Aires
Semana 3 (23 y 25 de Abril) : Ikastola Etorkizuna
Semana 4 (30 de Abril y 2 de Mayo) : Askartza Isusi

El curso está enfocado para niños y niñas desde los 6 hasta los 12 años (1º a 6º de primaria), y se impartirá en horario extraescolar de 16:30 a 18:00, en el propio centro (Askartza Isusi en el frontón).

Varias formas de inscripción (Gratuita):
Colegios.
Correo electrónico a gallartapelotazale@gmail.com
teléfono : 685 75 24 98

Nombre y apellidos, colegio, edad, curso, correo electrónico y nº de teléfono.
Más información en el siguiente enlace. INFORMACIÓN

2013/03/08

TXIRRINGA ESKOLAN

Asteartean Txirringa eskolan-ekin 3. ekintza burutu genuen: BIDE HEZKUNTZA.
El martes llevamos a cabo la tercera actividad con Txirringa eskolan: EDUCACIÓN VIAL.

2013/03/04

INGELESEKO ANTZERKIA/TEATRO DE INGLÉS

ARKEOLOGI MUSEOA/MUSEO ARQUEOLÓGICO

Pasa den barikuan LH-ko 2. zikloa Bilboko Arkeologi museoa bisitatzera joan ziren. Argazkitan ikus dezakezuenez lanean burubelarri aritu ziren ta oso ondo pasa zuten.
El pasado viernes, el segundo ciclo de EP fueron a visitar el museo Arqueológico de Bilbao. Como podéis ver en las fotos se metieron de cabeza en el trabajo y se lo pasaron muy bien.